Joxe Mari Iparragirreren heriotzaren 145. urteurrena dela eta, Urkiolan ekitaldi berezia egongo da datorren apirilaren 18an.
1854an, ekainaren 13ko erromerian Urretxuko bardoak milaka lagunen aurrean euskal ereserkia abestu zuen leku berean, topaketa bat egingo dugu, datorren apirilaren 18an, larunbata.

Bertan, Gernikako Arbola zazpi lurraldeen askatasunaren eta anaitasunaren ereserki gisa berreskuratzeko dugun borondatea berretsiko dugu, eta eman beharreko hurrengo urratsak baloratuko ditugu.
- Harrera 10:30ean izango da Urkiola hotelean.
- 11:00etan hasiko da bilkura
- 14:00etan bazkari iparragirretarra:
Bertoko entsalada, Otxandioko bildotsa/arkumea laban, etxeko postreak eta kafea. Ardoa pitxarretan… glu, glu, glu…. kantatzeko. - Bazkalondoan solasaldiak jarraituko du, kantuan, kontu kontari, amesten, eta giro onean.
Urkiolak udaberria iragarri du dagoeneko.
Izena emateko: